XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Anizeto Zugasti euskaltzaina hilJoan den igandean hil zen Anizeto Zugasti apaiza.
Astelehenean eman zitzaion lurra adiskidez eta apaiz jendez inguratuta.
Altzan jaio zen, 1904.eko apirilaren 17an.
Apaiz egin eta, beti eliz eta euskal lanetan.
Euskara izan zen horren maiteñoa.
Badu zernahi idatzirik.
Gerra aurretik
1932. urtean
Gerra ondoan
Horiez aparte, erlijioari, kristautasunari eta usadio onei dagozkien idazlanak.
Horra hor bere
Liturgi arazoetan gogotik aritu zen, latinetik eta bestetatik textuak euskaratzen beti.
Gotzaien hitzaldi eta paper asko ere berorren eskuetatik pasatuak dira.
San Bizente parrokian ari zen eliz-lanetan.
Eliz-lanekin batera, euskal liburuak eta textuak.
Jakina, beti euskara ahoan.
Honenbeste lan egin ondoren harritzekoa ere ez da eta, Euskaltzaindiak euskaltzain izendatu zuen.
Azkenaldiko euskal boladak, hein batez behintzat, ez bide zion on haundiegirik egin, halarik ere, beti bere xokoan sartuta hizkuntza nazionalaren alde.
Euskara argia zuen, erraza, herritarra izan nahi zuena.